Aurkezpena

Ongi etorria eman nahi dizuegu Gizarte Laneko III. Nazioarteko Biltzarrera. Gizarte Lana: loturak eraikitzeko artea, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean izango dena, 2016ko urriaren 26, 27 eta 28an.

Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko eta Soziologia Saileko irakasleak gogo biziz aritu gara proiektua ehuntzen, harremanak indartzeko eta elkarrekin gogoeta egiteko gune bat sortu eta guztion artean eraiki nahian, Gizarte Lanaren harremanetako dimentsioa aberastea eta dagokion balioa ematea ahalbidetzeko, hainbat mailatan.

Aurkezten dizuegun proposamena zuen interesekoa izatea nahiko genuke. Zuen ekarpenak behar-beharrezkoak ditugu Gizarte Laneko diziplinari eta lanbideari lotutako proposamenak, metodologiak, gogoetak eta jakintza eraikitzen jarraitzeko.

Biltzarraren egitarauan hainbat hitzaldi, elkarrizketa eta mahai inguru aurkituko dituzue, aztergai dugun arloan –harremanetako loturen indarra– zeresan handia duten lankideek emanak. Baina biltzarrak zentzu osoa hartuko du topaguneetan parte hartzen duzuen eta zuen ikuspegia gainerako parte hartzaileekin partekatzen duzuen heinean. Horregatik, komunikazioak aurkeztera animatu nahi zaituztegu, zuen esperientziak, proposamenak eta gogoetak parte hartzaile guztien aurrean azaltzera. Horrek emango die hiru lanegun trinko hauei zentzua.

Azkenik, gure hiria ezagutzera eta hartaz gozatzera ere gonbidatzen zaituztegu, aurten, Donostia Europako Kultur Hiriburua dela.

Beraz, gorde egunak zuen agendan. Urrian ikusiko dugu elkar, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Zuen zain egongo gara