Nola mugitu?

Donostian erraz mugituko zara oinez eta garraio publikoan, hiriko hainbat tokitara.

Autobusei dagokienez, 07:30ean hasten dira eta 22:30ean amaitu. Ordutegiak eta ibilbideak web orri honetan kontsulta ditzakezu.

GARRANTZITSUA: Deustuko Unibertsitateko campusera nor bere autoan ez etortzea gomendatzen dugu, ezin baitugu guztiontzat aparkalekurik bermatu. 

Informazio gehiago behar baduzu edo bestelako garraiobideak ikusi nahi badituzu, Donostiako turismoko web orria kontsulta dezakezu.