Parte hartzeko arauak

Parte hartzeko arauak

Biltzarreko parte  hartzaileek, nahi izanez gero, komunikazioaren laburpenaren edo posterren proposamena bidal dezakete, horretarako dagokien Elkarguneetan (lantaldeak) azaltzen den helbide elektronikoa erabilita.

Komunikazioan aurkezteko formatu hau erabili behar da. Era berean, posterrak aurkezteko formatu hau erabili behar da.

Egile batek baino gehiagok prestatutako komunikazioetan, harremanetako pertsona bat izendatu behar da. Egileen arteko edozein izan daiteke, hurrenkera kontuan hartu gabe. Harremanetako egile hori izango da Biltzarreko antolatzaileen solaskidea.

Egile bakoitzak gehienez ere bi lan aurkez ditzake harremanetako egile moduan. Nolanahi ere, parte hartu duen lan guztietan azal daiteke egileen artean.

Data gakoak

  • Laburpenen aurkezpena: 2016ko maiatzaren 15etik uztailaren 4ra arte

LABURPENAK AURKEZTEKO EPEA LUZATU DA: 2016ko IRAILAREN 4ra ARTE

  • Laburpenak onartzen direla berrestea: 2016ko uztailaren 10era arte
  • Testu osoak aurkeztea: 2016ko urriaren 1era arte.

* Programan sartuko dira soilik parte hartzeko arau hauek betetzen dituen komunikazio edo poster proposamenak, egileek Biltzarrean izena eman badute uztailaren 20a baino lehen (alegia, matrikulatzeko ohiko epearen barruan). EPE BERRIA, IRAILAREN 19a

Biltzarreko hizkuntza

Biltzarreko hizkuntza ofiziala gaztelania izango da. Komunikazioen testu osoak gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez idatz daitezke. Testu guztien hasieran, laburpena egingo da, testuaren hizkuntza bertan (gaztelaniaz edo euskaraz), baita ingelesez ere. Ahozko aurkezpena gaztelaniaz izango da.

Komunikazioak eta posterrak aurkeztea

Laburpenak edo posterrak onartzen direla jakin ondoren, komunikazio egileek testu oso bat aurkeztu beharko dute. Ezinbestekoa izango da hori komunikazioa Biltzarrean aurkezteko. Testu osoak aurkezteko epea urriaren 1ean amaituko da (23:59an, Penintsulako ordutegia).

Aurkeztutako testuak orijinalak izan behar dute. Ezin izango da lehendik argitaratu eta/edo aurkeztutako testurik proposatu.

Biltzarrak argitalpen elektroniko bat prestatuko du, dagokion ISBNarekin. Egileek baimena eman beharko dute lana argitaratzeko edo aldez aurretik jakinarazi lana argitaratzerik ez dutela nahi.
Testu osoen gehieneko luzera 12 orrialdekoa izango da, taulak eta erreferentzia bibliografikoak ere barne hartuta. Horretarako argitaratutako arauen arabera aurkeztuko dira.

Biltzarreko parte hartzaileentzako ziurtagiriak

Biltzarrean parte hartzeari eta komunikazioak aurkezteari dagozkion ziurtagiriak Biltzarrean bertan emango dira. Ez zaio ziurtagiririk emango Biltzarrera etortzen ez denari.