Izena ematea

Izena emateko epea bukatu egin da

 

Biltzarrean izena emateko epea 2016ko urriaren 17ra arte, astelehena, dago irekita.

Jardunaldietan izena eman dezake, banaka edo erakunderen bat ordezkatuz, Biltzarraren gaiaren inguruko interesa duen edonork: Gizarte Lana, loturak sortzeko artea. Programaren xehetasun guztiak hemen kontsulta ditzakezu.

IZEN EMATE MOTA

2016ko irailaren 20tik urriaren 17ra arte

Kuota arrunta

230€

Kuota murriztua, Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko ikasle ohientzat (ezinbestekoa da Biltzarraren Idazkaritzara bidaltzea Gizarte Laneko titulua edo titulua eskatu izanaren agiriaren kopia)

 

200€

Kuoten barne sartzen dira biltzarreko saio guztietara sartzea, dokumentazioa, kafeak, urriaren 26ko eta 27ko bazkariak, Donostiako Udaleko harrera ekitaldia eta urriaren 27rako prestatutako kultur ekitaldirako sarrera.  Ez dago kuotaren barne Amaierako Afaria

Amaierako afaria

2016ko urriaren 27an, osteguna, amaierako afaria egingo da Nineu jatetxean, Kursaaleko Biltzar Jauregian
Afariaren prezioa 40 eurokoa da, eta izena emateko kuotarekin batera ordaindu behar da.
Afarian izena emateko epea 2016ko irailaren 23an amaituko da.

 

OHAR GARRANTZITSUA: antolaketak beretzat gordetzen du izen emateko prozesua bertan behera uztea eskatzaileak bere profilari edo egoerari buruz ematen dituen datuak zuzenak ez direla egiaztatzen badu.

 

IZENA EMATEKO URRATSAK

1) Izena online emateko formularioa betetzea:
Datuak Biltzarraren Idazkaritza Teknikora bidaltzeko, bete izena emateko formularioa.

2) Izena emateko kuota ordaintzea:
Izena emateko kuotaren barne sartzen dira biltzarreko saio guztietara sartzea, dokumentazioa, kafeak, urriaren 26ko eta 27ko bazkariak, Donostiako Udaleko harrera ekitaldia eta urriaren 27rako prestatutako kultur ekitaldirako sarrera.  Izena emateko azken eguna 2016ko urriaren 17a izango da, astelehena.

Biltzarreko izen ematea ordaintzeko, banku transferentzia egin behar da. Dagokion zenbatekoa sartu beharko da ondoren zehaztutako kontu  hauetakoren batean:

Kontuaren jabea: Deustuko Unibertsitatea.
BBVA bankua: IBAN kodea: ES12 0182 5709 4100 1313 5950
KUTXABANK: IBAN kodea: ES02 2095 0292 9210 6356 2978

Ordainketa egiterakoan, garrantzitsua da izena ematen duen pertsonaren izen-deiturak adieraztea eta, ondoren, erreferentzia hau jartzea: TSART

3) Ordainagiria eta, hala badagokio, gainerako agiriak bidaltzea:
Ordainketa egin ondoren, ordainagiria ondoko helbide elektronikora bidali behar da: secretariatecnicaud@deusto.es izena eman duten pertsonen izen-deiturak ere adieraziz.
Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko ikasle ohia baldin bada, horren ziurtagiria ere bidali beharko da: Gizarte Laneko tituluaren kopia edo titulua eskatu izanaren agiriaren kopia. Hori ere helbide elektroniko berera bidali behar da: secretariatecnicaud@deusto.es
Ordainketa egiaztatu ondoren, izen ematea berretsiko dizugu, posta elektroniko bidez. Ez da izen ematerik berretsiko dagokion ordainagiria jaso ez bada edo tituluaren kopia jaso ez bada.
Ostatua ez da prezioen barne sartzen. Hotelen prezioak kontsulta daitezke dagokien atalean.

EZEZTATZEAK
2016ko irailaren 23a baino lehen
egindako ezeztatzeetan, diruaren % 75 itzuliko da. Gainerako % 25a ez da itzuliko, kudeaketa gastuak estaltzeko. Egun horretatik aurrerako ezeztatzeetan ez da dirurik itzuliko. Izen ematea ezeztatu behar izanez gero, helbide honetara idatzi behar da: secretariatecnicaud@deusto.es