Hizlariak

Belén Arija Gisbert

Arija Gisbert, Belén Foto

Gizarte langilea (UPC), Gizarte eta Kultur Antropologoa (UCM), Oinarri eta Garapen Psikoanalitikoetan doktorea (UCM).
Vínculoren zuzendaria. Integrazio Terapia, Lagun Egite eta Gizarte Laneko Prestakuntza Zentroa. Madril. Unibertsitateko irakaslea.  (2002-2012) UCM Gizarte Lana Taldeekin eta Praktiketako gainbegiratzailea. Irakaslea eta laguntza harremanetako profesionalen eta taldeen gainbegiratzailea (gizarte lana, gizarte hezkuntza, gizarte eta osasun arloa, arlo juridikoa). Terapeuta interfokala eta integratiboa. Lagun egite terapeutikoan espezialista.
Hainbat ikuspegitako prestakuntza jaso du:  Gestalt, (EMTG) Rogers (UPC) Psikodrama Psikoanalitikoa (CPM). Sormen eta taldeen analisi eta gidaritzako graduondokoa (EMTG). Terapia Integratiboko SAT Programa (C. Naranjo). Buru Osasuna (I. Peña dk.).
1993tik 2003ra kasu eta taldeen gizarte langilea, Realidades elkartean, etxerik gabeko pertsonekin.
Hainbat artikulu idatzi ditu
Gizarte Lanean banakako eta taldeko lagun egiteari eta esku hartzeari buruz.


Miren Ariño Altuna

Ariño Altuna, Miren FotoGizarte Lanean diplomaduna da eta Psikologian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean. EHUko irakaslea eta ikertzailea da. Hainbat unibertsitatetako irakasle izan da. (Deustuko Unibertsitatea, UPCO, Donostiako Gizarte Laneko Unibertsitate Eskola eta EHU). Gizarte helburuko hainbat elkartetako gainbegiratzaile eta laguntzaile da (ATZEGI, AGIFES; ASAFES; CLARA CAMPOAMOR; APRAMP, etab.).  Gizarte Laneko diplomadunen eta gizarte laguntzaileen elkargoetan parte hartu du (Madril, Donostia eta Gasteizen). 2009-2016an “Gizarte Laneko unibertsitate didaktikarako unibertsitateen arteko sareko” kide da, “Unibertsitate irakaskuntzako ikerketa sareak” proiektuan, Alacanteko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzietako Institutuko Plangintza Estrategikoko eta Kalitateko Errektoreordetzan. Konplutense Unibertsitateko “Cuadernos de Trabajo Social” aldizkariko argitalpen batzordeko kide da, 2015-2019ko zuzendaritza proiekturako.


Josefa Fombuena Valero

Fombuena Valero, Josefa Foto

Gizarte langilea eta Valentziako Unibertsitateko doktorea da. Gizarte Laneko eta Gizarte Zerbitzuetako Saileko irakaslea da Valentziako Unibertsitatean, eta Tokiko Garapenerako Unibertsitate arteko Institutuko ikertzailea.

Hainbat artikulu, liburu kapitulu eta liburu idatzi ditu Gizarte Lanari buruz, nazioan eta nazioartean. Ikerketa egonaldiak egin ditu Frantzian eta Hego Korean. Bere ikerrildo nagusiak dira gizarte laneko metodoak, gizarte lan klinikoa, familia zuzentasuna eredu kontestualean eta identitate gaiak Gizarte Lanean.

Ana Díaz Perdiguero Gizarte Ikerkuntzako Espainiako Saria jaso zuen 2007an Madrilen, eta Premi de Recerca Social Dolors Arteman 2006an Bartzelonan.

Gizarte Lanaren zientifikotasunari buruzko Adostasunaren Biltzarreko Nazioarteko Epaimahaiko kide izan da, Parisen. “El trabajo social y sus instrumentos” lana argitaratu du eta, beste irakasle batzuekin batera, “Los métodos del Trabajo social: individuos, grupos y comunidades”.

Nau Llibres argitaletxeko Gizarte Laneko bildumaren zuzendaria da.


Cinta Guinot Viciano

Cintia

Gizarte Zientzietan doktorea, gizarte langilea, gizarte eta kultur antropologoa, familia terapeuta eta gizartean esku hartzeko taldeetako gainbegiratzailea.

Nire lan ibilbidea nagusiki drogamenpekotasunen arloan egin dut, familiekin esku hartzen. Gaur egun, gizarte langile izan nahi duten ikasleei lagun egiten diet beren prestakuntza prozesuan, Gizarte Laneko eta Soziologiako Saileko irakasle bainaiz Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Gizartean esku hartzeko taldeen eta profesionalen gainbegiratzaile ere banaiz.

Nire irakaskuntza eta ikerkuntza arloak hauexek dira: Gizartean esku hartzea familiekin, gizarte laneko esku hartze ereduak, gizartean esku hartzeko eta elkarrizketarako teknikak gizarte lanean, gizarte laneko praktikak gainbegiratzea, gizarte balioak.


Amaya Ituarte Tellaeche

Ituarte Tellaeche, Amaya Foto

Gizarte laguntzailea, Gizarte Laneko diplomaduna, Buru Osasuneko arazoetan laguntza zainketako masterra (EHU), psikoterapeuta (FEAP-Psikoterapeuten Elkarteen Espainiako Federazioko eta FEATF-Familia Terapiako Elkarteen Espainiako Federazioko ziurtagiriak).

Bere lan ibilbidearen urte gehienak (1981tik orain dela gutxi erretiroa hartu duen arte) Osakidetzan egin ditu, Ortuellako osasun etxeko Familia Plangintzako eta Emakumearen Osasuneko Zerbitzuan. AP eta Buruko Osasun Zentroarekin lan egin du, lan klinikoan eta psikoterapeutikoan.

Gradu aurreko irakaskuntzan eta graduondokoetan aritu da. Ikastaroak eta mintegiak eman ditu Espainiako hainbat unibertsitatean. Horien artean aipatzekoak dira Osasun Publikoko eta Gizarte Laneko graduondokoa eta Gizarte Ongizateko Zerbitzuak Gainbegiratzeko graduondokoa, biak EHUn; eta Familian esku-hartzeko eta bitartekotza egiteko master ofiziala, Deustuko Unibertsitatean. Azken master horretan irakasle gonbidatua da hasieratik. Espainiako Osasun Sistemako hainbat zerbitzutan eman ditu ikastaroak, baita beste erakunde eta elkargo batzuetan ere.
Hogeita bost urtez gizarte laneko profesionalen gainbegiratzaile klinikoa izan da.
Biltzarretan eta bilkura zientifiko eta profesionaletan hizlari izan da. Procedimiento y proceso en Trabajo Social Clínico liburua idatzi du (1992) eta beste hainbat lanetan ere parte hartu du. Gizarte lanari eta osasun arloko gizarte lanari buruz artikulu ugari idatzi ditu, eta hari erreferentzia egiten diote hainbat doktorego tesitan.


Germán Jaraíz Arroyo

GermanGizarte Laneko eta Gizarte Zerbitzuetako Saileko irakaslea da Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean. Gizarte Lanean diplomaduna, Soziologian lizentziaduna eta Gizarte Zientzietan doktorea da. Gizarte Politika irakasgaiko irakaslea da aipatutako unibertsitateko Gizarte Zientzien Fakultatean. GISAP ikertaldeko kide da eta bere ikerrildo nagusiak gizartean esku hartzea, hirugarren sektorea eta komunitateko gizarte zerbitzuak dira. FOESSA VII. txostena idazten parte hartu du. Era berean, Revista de Documentación Social aldizkariko erredakzio taldeko kide da, Revista Española del Tercer Sector aldizkariko batzorde zientifikoko kide, eta ESPAneteko batzorde exekutiboko kide. Gizarte lanari lotutako hainbat ekimen legegiletan aholkulari aritu izan da, Andaluzian. Gainera, erakunde publikoak eta hirugarren sektorekoak berrantolatzeko prozesuetan ere hartu du parte, Espainian, Europar Batasunean eta Hego Ameriketan. Andaluziako Caritaseko idazkari nagusi izan da. Bere argitalpen nagusiak kontsulta daitezke google scholaren.


Teresa Matus

Teresa Matus

Gizarte Lanean doktorea Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean.
Soziologian doktorea IUPERJ Cándido Mendez Unibertsitatean.
Gaur egun, Gizarte Laneko zuzendaria da Txileko Unibertsitatean.
Hego Amerikan, Gizarte Laneko eta Gizarte Zientzietako doktorego programetan eta mintegietan irakasle gonbidatua.
Txileko Politika Publikoen Elkarteko sortzailea.
Gizarte Laneko ikertzaileen saileko zuzendaria.
Gizarte Garapeneko Ministerioko Gizarte Zibileko Kontseiluko kidea.
Fondecyt eta Fondef proiektuen bidez, gizarte berrikuntza eta kalitatezko kudeaketako ereduen lerro bat garatu du gizarte programetarako..

 

 


Silvia Navarro Pedreño

Silvia

Gizarte langilea eta soziologoa.
Erakunde berrikuntzako eta ikaskuntzako prozesuetan bideratzailea da, “Rayuela creActiva” proiektuan.
Nire lan ibilbide osoa batez ere tokiko administrazioan egin dut (Badalonako eta Bartzelonako Udaletan), gizarte ekintzaren esparruan hainbat zeregin eta funtziotan: elkarteko proiektu askotan zuzenean esku hartzea eta parte hartzea, diziplina arteko taldeak koordinatzea, laguntza teknikoa, plangintza estrategikoa eta goi zuzendaritza.
Irakaskuntzan esperientzia dut unibertsitate esparruan eta profesionalen etengabeko prestakuntzan, gizartean esku hartzeari dagokionez.
Nire lan ibilbidean praktika sistematizatzeko teorizatzeko lan handia egin dut, eta artikulu eta lan ugari argitaratu ditut. Redes sociales y construcción comunitaria. Creando con(textos) para una acción social ecológica liburua idatzi dut.
Lanbideari lotutako foro askotan parte hartu dut, nazioan eta nazioartean, hizlari, antolatzaile eta batzorde zientifikoko kide gisa.
Lanaldi osoko esploratzaile eta ikastuntzat dut neure burua. Zinez uste dut gure lanaren funts ukaezina harremana dela. Esperientzia sortzailearen alde nago, gertakarietara irekiko gaituena, gizarte lanean zerbait berria gertatzeko aukera ekarriko duena. Eta hori kontakizun bihurtzeko erronka zirraragarria da, zalantzarik gabe.


Carmina Puig i Cruells

Puig i Cruells, Carmina Foto

Rovira i Virgili Unibertsitateko Antropologia, Filosofia eta Gizarte Laneko Saileko irakasle titularra. Gizarte Lanean diplomaduna, Psikologian lizentziaduna eta Antropologian doktorea. “La supervisión de los profesionales en el ámbito psicosocial como un instrumento para la calidad asistencial y el bienestar de los profesionales” doktorego tesia idatzi zuen.
Erakundeekin eta administrazioarekin elkarlanean aritzen da gizarte ongizatearen eta osasunaren arloetan, profesional taldeen gizarte gainbegiratzeari lotuta. EAS-European Association for Supervision elkarteko kide da.
Bere ikerrildo nagusiak dira: A) Gizarteko gainbegiratzea eta profesionalen taldeak. Profesionalen eta ekipoen ongizatearen prebentzioa. B) Esku hartze profesionala. Gizarte jardunbideetarako metodologia eta sistematizazioa.

Estekak :www.researchgate.net/profile/Carmina_Cruells/
urv.academia.edu/Carminapuig
http://dafits.urv.cat/


Miren Koldobike Velasco Vázquez.

Velasco Vázquez, Miren Koldobike Foto

Gizarte langile autonomoa, gaur egun ikerketa-ekintzan aritzen da eta Gizarte Laneko Graduan irakasle, ULPCGko lanaldi partzialeko irakasle elkartu izanik. UNED-Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitateko Nazionaleko tutore ere bada.
Justiziaren eta bakearen alde lan egiten du, militarismoaren eta kapitalismoaren aurka, patriarkalizatzea kentzeko eta indarkeriarik eza lortzeko.
Hainbat gizarte mugimendutan hartzen du parte, esate baterako REDESSCAN-Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoaren aldeko Kanarietako Sarean, MOC-Alternatiba Antimilitaristan eta Ekonomia alternatiboan. Gizarte mugimenduen bokala da Las Palmaseko Gizarte Laneko Diplomadunen Elkargoko Gobernu Batzordean.
Gastu militarraren zerga eragozle da duela 20 urte baino gehiagotik.
Gizarteko lanean hainbat arlotan aritu da: Kaleko lana haurrekin; Salto del Negroko kartzelan emakumeekin; zeharkako gizarte lana, Caritaseko haur eta gazteria, emakumea, prestakuntza, analisia eta salaketa arloetan; Kanarietan haurrei arreta eskaintzen dien gizarte zerbitzuen sistema publikoaren ebaluazio ikerketan; irletan haurren eta familien babeserako programak planifikatzen; prestakuntzan eta irakaskuntzan; foro eta sareetan, aberastasunaren banaketaren, ekonomia alternatiboaren, bidezko merkataritzaren eta gizarte zerbitzuen inguruan…
Hainbat ikerlan egin ditut gizarte lanari lotuta: gizarte zerbitzuen egoera Kanariar Uharteetan, Kanaria Handiko landa ingurunearen pobretzea, politika publikoetatik ematen den erantzuna, desberdintasunak…
Pailazo izateko ikasten.
Bidean aurrera doan emakumea, bere aurreko emakume guztiak eskertu nahi dituena gure bide honetan erreferentzia direlako eta gure urratsei zentzua ematen dietelako. Maite duen eta maitatua den emakumea, bestelako mundu bat posible, beharrezko eta premiazko dela espero eta uste duena, bestelako pertsona batzuengan sinesten duena.


Myriam Iparraguirre Medrano

Iparraguirre Medrano, Myriam Foto

Gizarte Laneko diplomatura eskuratu zuten jada desagertu den Donostiako Unibertsitate Eskolan, EHUri atxikia (1988).

Ondoren, Gizarte Hezkuntzako graduondokoa egin zuen EHUn (1990-1992).

2010ean, Gizarte Laneko Gradua eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean.

Espetxeko gizarte langilea da 1989az geroztik, baina esku hartzeko esparru horretan aritu izan da 1988az geroztik, gizarte laneko ikasle zela praktikak egin baitzituen Donostiako espetxean. Oposizioa atera ondoren, bertan hasi zen lanean. 2007az geroztik, Donostiako Espetxeko Gizarte Laneko koordinatzailea da eta 6 gizarte langilek osatutako taldeaz arduratzen da.
Gipuzkoako Elkargoko Gobernu Batzordeko kide eta presidente izan da. Etikako Batzordean parte hartzen du.
Gizarteko esku hartzeari aplikatutako bioetikan prestakuntza jaso du eta Gipuzkoan Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordeko kide izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratuta.


Pamela Trevithick

Trevithick, Pamela Foto

Gizarte Laneko irakasle bisitaria da Buckinghamshire New Universityn. Social Work Skills and Knowledge: A Practice Handbook (Open University Press) bestsellerraren egilea da. Liburu hori txinerara, japonierara, espainierara, suedierara eta koreerara itzuli da eta orain dela gutxi Rawat Publications-ek Indian argitaratu du. 2012an erretiroa hartu zuenetik eta liburuaren 3. edizioa argitaratu zenetik, 120 hitzaldi baino gehiago eskaini ditu bere herrialdean eta nazioartean.  Hitzaldi horietan gai ugariren inguruan hitz egiten du: gizarte laneko oinarrizko jakiteak eta gaitasunak; defentsen eragina eta defentsa jarrera praktikan; eta emozioen garrantzia eta ‘niaren erabilera’ harremanetan oinarritutako jardunbidean.  Bere ikerrildo nagusien artean dago gerentzialismoaren eragina gizarte lanean. Gai hori lantzen du,  hain zuzen ere, “Humanising managerialism: reclaiming emotional reasoning, intuition, the relationship, and knowledge and skills in social work” artikuluan (Journal of Social Work Practice 2014, 28(3), 287.-311.- or.).  Artikulu hori dohainik irakur dezakezu GAPSen web orrian: www.gaps.org.uk. Trevithick doktorea feminista da eta zerbitzu publikoak egoki finantzatzeko eta desberdintasunak ezabatzeko lan egiten du aktiboki.


Karen Healy

Healy, Karen Foto

  • Gizarte Laneko eta Giza Zerbitzuetako Fakultateko ikerketa zuzendaria. Sidneyko Unibertsitatea.
  • Australiako Gizarte Langileen Elkarteko presidentea (gaur egun)
    Benevolent Society elkarteko zuzendaria (gaur egun)
  • Australiako Gizarte Laneko eta Ongizaterako Hezkuntzarako Elkarteko presidente ohia (2005-2009)Irakaskuntza eta ikerketa arloak:
    Gizarte lanaren teoria eta praktika, hezkuntza gizarte lanean eta langileen garapena, haurren babesa eta familien laguntza, zerbitzuen erabiltzaileen parte hartzea eta ahalduntzea.Irakaskuntza arloak:
    Zuzeneko jarduna, gizarte lanaren teoria, eta gizarte lana haurrekin, gazteekin eta familiekin.

Aukeratutako argitalpenak:

  • Healy, K. (2012) Social Work Methods and Skills: The Essential Foundations for Practice. Palgrave: Basingstoke.
  • Healy, K. and Mulholland, J. (2012). Writing Skills for Social Workers (2nd edition). Sage: Londres. (lehenengo edizioa 2007an argitaratu zen).
  • Healy, K. (2005). Social Work in Context: Creating Frameworks for Practice. Palgrave: Basingstoke. (Txinerara itzuli zen 2006an eta danierara 2008an).
  • Healy, K. (2000). Social Work Practices: Contemporary Perspectives on Change. Sage: Londres. Liburu hau gaztelaniaz argitaratuta dago: “Trabajo Social: Perspectivas contemporáneas”, Morata Press (Madril), 2001.